Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berrobi
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-05-18 | 18:37:14

Erailketa bat izan da Berrobiko Eutela auzoan

Indarkeria zantzuekin aurkitu dute gorpua

Ertzaintzak adierazi duenaren arabera, Berrobiko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Eutela auzoan. Hilotzak biolentzia zantzuak ditu eta etxola baten barruan topatu dute. Une honetan Ertzaintza ikerketa lanetan ari da eta oraindik ere ez du inor atxilotu.

Erantzun 1

Berrobiko San Sebastianen irudiak bakarrik du Kultura eta Arte-Ondare izendapena

2009-03-10 | 12:33:45

Berrobiko San Sebastianen irudiak bakarrik du Kultura eta Arte-Ondare izendapena

Koldo Apestegi Gipuzkoako Elizbarrutiko Museoko zuzendaria gaur goizean izan da Berastegi, Belauntza eta Berrobiko baselizetan lapurtutako santuen irudien inbentarioa egiten. Apestegik argitutakoaren arabera ostutako irudien artean Berrobiko San Sebastianen irudiak bakarrik du Kultura eta Arte-Ondare izendapena, baina honek, hala ere, ez dio balio ekonomiko gehiago ematen irudiari. "Eskultura herrikoia besterik ez da, noski balio sentimental handia duela bizilagunentzat, baina ekonomikoki ez du gehiegi balio. Berezia da, hori bai, XVII. mendeko erretaula baten barruan baitzegoen", esan du.

Ez du erantzunik

2005-10-17 | 19:34:03

Ugartemendiak irabazi dio Belauntzarani

Jendetza bildu zen larunbat gauean Iban Ugartemendiaren eta Mikel Belauntzaranen arteko apustuan; 6 kanaerdiko ebakitzen azkarrena belaunzarra izan zen

23 urteko Iban Ugartemendia belauntzarrak eta 21 urteko Mikel Belauntzaran berrobiarrak jende andana (700 lagun inguru) bildu zuten larunbat gauean Berrobiko pilotalekuan. Izan ere, aizkolariek hitzordu berezia zuten, 6 kanaerdiko nor izango zen azkarrena zehaztuko zuena. Belauntzarra inposatu zen 23 minutu eta 17 segundoko denborarekin, berrobiarrak 25 minutu eta 37 segundu behar izan zituen bitartean. 1.000 euro jarri zituzten jokoan apustuan.

Ez du erantzunik

Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak

2004-10-15 | 12:49:12

Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak

Urtarriletik aurrera eskola berria eraikiko dute

Datozen hiru urtetan, proiektu ugari gauzatuko dira Berrobin; Jon Jauregik, herriko alkateak, zehaztu duenez, "600 biztanletik 900 izatera pasako da herria". Proiektuen artean, eskola berriaren eta 100 etxebizitzen eraikntza, Kultur Etxearen egokipena... aurkitzen dira.

Ez du erantzunik

Martintxo baserria erre da

2004-09-21 | 16:38:18

Martintxo baserria erre da

14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra; urtarrilean erreta zen Seskea-berri baserriaren ondoan aurkitzen da

Berrobiko Martintxo baserria guztiz erre da; 14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Baserrian ez zen inor bizi; granja moduan erabiltzen zuten baserria; oilo batzuk besterik ez zituzten bertan. Bertakoak herrian bizi dira eta herritarrek kea zegoela abisatu ondoren bertaratu dira baserrira. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira sua itzaltzera; baserria erabat hondatuta geratu da.

Ez du erantzunik

Bi urte barru inauguratuko dute ikastetxe berria

2004-06-17 | 17:18:55

Bi urte barru inauguratuko dute ikastetxe berria

Lanak 2005eko apirilean hasiko dituzte

Berrobin egiten hastekoak diren ikastetxeko proiektuaren aurkezpena egin dute udaletxean; bertan, arkitektoez gain, alkatea, Jon Jauregi, alkate ohia, Jose Luis Alberdi eta Hezkuntza saileko kontseilari ordea, Koldo Arrese, izan dira. Ikastetxea egiteko lanak 2005eko apirilean hasiko dira eta 2006ko apirilean inaugurazioa izatea aurrikusten dute. Ikastetxe berriak bi solairu izango ditu; errepide nagusia eta ibaiaren erdian kokatzen da herrian bertan. Lanak 1.500.000 euroko kostua izango dute.

Ez du erantzunik

Herritarren partaidetza handia, Berrobiko XIV. Kultur Astean

2004-05-19 | 13:34:01

Herritarren partaidetza handia, Berrobiko XIV. Kultur Astean

Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako arrakasta azpimarratu dute, batez ere, antolatzaileek

Gustura dira Kultur Asteko antolatzaileak, joan den astean egindako era askotako ekitaldiak nola atera diren ikusita. «Astean zehar ekitaldiak egiteak bere erazgozpenak dituen arren, herritar askok lana egin behar dutelako... jendearen partaidetza ona izan da». Oro har, adin guztietako jendeak aurkitu du gustuko ekitaldiren bat edo beste. Besteak beste, ostegunean Iriarte jatetxeko Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako erantzun ona azpimarratu dute. 50 bat lagun bildu ziren Beti-Ona elkarte gastronomikoan, lehen aldia zen horrelako zerbait antolatzen zutela, eta ordu eta erdiko saioa herritarrentzat «aberasgarria» izan omen zen. Belauntzaranek zenbait plater prestatzeko azalpenak eman zituen pausoz pauso, eta jendeak adi-adi jarraitu zituen azalpen horiek. Ostiralean Berrobiko eskolako ikasleak izan ziren Etxolan; aretoa bete-beteta izan zen ikuskizunak ikusteko. Koreografia ongi landutako dantza, abesti, eta antzerki desberdinak egin zituzten. Aipagarria izan zen ekologiaren inguruko antzerkia, gizakiak eragiten duen kutsadura eta naturari egiten dion kalteetaz hausnarketa egitera bultzatuz. Amaieran, litertatur lehiaketako sari banaketa egin zuten. Larunbatean Urreburuko gaztetxoen artean pilota partiduak izan ziren, Toka Txapelketa ere bai. Udaletxe aurrean, txakoli eta sagardo dastaketarekin amaitu zen aurtengo Kultur Astea.

Ez du erantzunik

Abian da XIV. Kultur Astea

2004-05-10 | 18:56:39

Abian da XIV. Kultur Astea

Garu hasi eta larunbata bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte

Suziria jaurtiki eta buruhandiekin eman diete hasiera Berrobiko XVI. Kultur Asteari; Ibarrako Belabieta gimnasia erritmikoko taldearen emanaldia izan dute ondoren ikusgai herritarrek. Larunbata bitarte hitzaldiak, mus txapelketa, sukaldaritza erakusketa, herri afaria, pilota partidak... antolatu dituzte.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Kirola

Santamañako IX. Igoera
ASTEASU, - 2009-06-26

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen lanak
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.