
2005-10-17 | 19:34:03
Ugartemendiak irabazi dio Belauntzarani
Jendetza bildu zen larunbat gauean Iban Ugartemendiaren eta Mikel Belauntzaranen arteko apustuan; 6 kanaerdiko ebakitzen azkarrena belaunzarra izan zen
23 urteko Iban Ugartemendia belauntzarrak eta 21 urteko Mikel Belauntzaran berrobiarrak jende andana (700 lagun inguru) bildu zuten larunbat gauean Berrobiko pilotalekuan. Izan ere, aizkolariek hitzordu berezia zuten, 6 kanaerdiko nor izango zen azkarrena zehaztuko zuena. Belauntzarra inposatu zen 23 minutu eta 17 segundoko denborarekin, berrobiarrak 25 minutu eta 37 segundu behar izan zituen bitartean. 1.000 euro jarri zituzten jokoan apustuan.
2004-10-15 | 12:49:12
Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak
Urtarriletik aurrera eskola berria eraikiko dute
Datozen hiru urtetan, proiektu ugari gauzatuko dira Berrobin; Jon Jauregik, herriko alkateak, zehaztu duenez, "600 biztanletik 900 izatera pasako da herria". Proiektuen artean, eskola berriaren eta 100 etxebizitzen eraikntza, Kultur Etxearen egokipena... aurkitzen dira.
2004-09-21 | 16:38:18
14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra; urtarrilean erreta zen Seskea-berri baserriaren ondoan aurkitzen da
Berrobiko Martintxo baserria guztiz erre da; 14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Baserrian ez zen inor bizi; granja moduan erabiltzen zuten baserria; oilo batzuk besterik ez zituzten bertan. Bertakoak herrian bizi dira eta herritarrek kea zegoela abisatu ondoren bertaratu dira baserrira. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira sua itzaltzera; baserria erabat hondatuta geratu da.
2004-06-17 | 17:18:55
Bi urte barru inauguratuko dute ikastetxe berria
Lanak 2005eko apirilean hasiko dituzte
Berrobin egiten hastekoak diren ikastetxeko proiektuaren aurkezpena egin dute udaletxean; bertan, arkitektoez gain, alkatea, Jon Jauregi, alkate ohia, Jose Luis Alberdi eta Hezkuntza saileko kontseilari ordea, Koldo Arrese, izan dira. Ikastetxea egiteko lanak 2005eko apirilean hasiko dira eta 2006ko apirilean inaugurazioa izatea aurrikusten dute. Ikastetxe berriak bi solairu izango ditu; errepide nagusia eta ibaiaren erdian kokatzen da herrian bertan. Lanak 1.500.000 euroko kostua izango dute.
2004-05-19 | 13:34:01
Herritarren partaidetza handia, Berrobiko XIV. Kultur Astean
Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako arrakasta azpimarratu dute, batez ere, antolatzaileek
Gustura dira Kultur Asteko antolatzaileak, joan den astean egindako era askotako ekitaldiak nola atera diren ikusita. «Astean zehar ekitaldiak egiteak bere erazgozpenak dituen arren, herritar askok lana egin behar dutelako... jendearen partaidetza ona izan da». Oro har, adin guztietako jendeak aurkitu du gustuko ekitaldiren bat edo beste. Besteak beste, ostegunean Iriarte jatetxeko Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako erantzun ona azpimarratu dute. 50 bat lagun bildu ziren Beti-Ona elkarte gastronomikoan, lehen aldia zen horrelako zerbait antolatzen zutela, eta ordu eta erdiko saioa herritarrentzat «aberasgarria» izan omen zen. Belauntzaranek zenbait plater prestatzeko azalpenak eman zituen pausoz pauso, eta jendeak adi-adi jarraitu zituen azalpen horiek. Ostiralean Berrobiko eskolako ikasleak izan ziren Etxolan; aretoa bete-beteta izan zen ikuskizunak ikusteko. Koreografia ongi landutako dantza, abesti, eta antzerki desberdinak egin zituzten. Aipagarria izan zen ekologiaren inguruko antzerkia, gizakiak eragiten duen kutsadura eta naturari egiten dion kalteetaz hausnarketa egitera bultzatuz. Amaieran, litertatur lehiaketako sari banaketa egin zuten. Larunbatean Urreburuko gaztetxoen artean pilota partiduak izan ziren, Toka Txapelketa ere bai. Udaletxe aurrean, txakoli eta sagardo dastaketarekin amaitu zen aurtengo Kultur Astea.
2004-05-10 | 18:56:39
Garu hasi eta larunbata bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte
Suziria jaurtiki eta buruhandiekin eman diete hasiera Berrobiko XVI. Kultur Asteari; Ibarrako Belabieta gimnasia erritmikoko taldearen emanaldia izan dute ondoren ikusgai herritarrek. Larunbata bitarte hitzaldiak, mus txapelketa, sukaldaritza erakusketa, herri afaria, pilota partidak... antolatu dituzte.
2004-03-23 | 11:57:11
Seskea-Berri baserriaren aldeko bertso jaialdia
Bertso jaialdia antolatu dute Seskea-Berri Altxatu herri taldeko kideek larunbaterako, martxoaren 27rako; saioan eskuratutako dirua Seskea-Berri baserriaren alde bideratuko dute. Bertso saioan, Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Jesus Mari Irazu, Amaia Agirre, Jokin Solosabal eta Aitor Mendiluze ariko dira; Beotibarren izango da emanaldia 23:30ean hasita. Sarrerak 10 euro balioko du; txartelak salgai daude dagoeneko eskualdeko hainbat tabernetan: Kontzejua (Leaburu), Egoki (Tolosa), Shanti (Tolosa), Kantabriko (Tolosa), Beti-Alai (Tolosa), Fronton kafetegia (Tolosa), Urkola (Berrobi), Sasturain (Amezketa), Ixkiña (Alegia), Albergea (Aduna) eta Hiru Aldeta (Villabona).
2004-01-15 | 11:10:20
Berrobiko Seskea-berri baserria erre da
Atzo, 22:30ean hasi zen sua Berrobiko Seaska-berri baserrian; suhiltzaileek 24:05ak aldera lortu zuten azken sugarrak itzaltzea. Herritarrak ere sutea hasi bezain laster, sua itzaltzeko asmoz laguntzera gerturatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin. Antza denez, tximiniak sua hartzearen ondorioz gertatu zen ezbeharra. Baserria herritik kilometro eskasera aurkitzen da eta bertan familia bateko bost kide bizi ziren arren, ez da zauriturik egon.
Deialdiak
Esperientziaren Eskolarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-24
Ikastaroak
Euskal dantzak
TOLOSA, Otsabi gazte lokala - 2008-07-16
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.