Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berrobi
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2004-05-19 | 13:34:01

KULTURA

Herritarren partaidetza handia, Berrobiko XIV. Kultur Astean

Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako arrakasta azpimarratu dute, batez ere, antolatzaileek

Gustura dira Kultur Asteko antolatzaileak, joan den astean egindako era askotako ekitaldiak nola atera diren ikusita. «Astean zehar ekitaldiak egiteak bere erazgozpenak dituen arren, herritar askok lana egin behar dutelako... jendearen partaidetza ona izan da». Oro har, adin guztietako jendeak aurkitu du gustuko ekitaldiren bat edo beste. Besteak beste, ostegunean Iriarte jatetxeko Felix Belauntzaran berrobitarrak eskainitako sukaldaritza erakusketak izandako erantzun ona azpimarratu dute. 50 bat lagun bildu ziren Beti-Ona elkarte gastronomikoan, lehen aldia zen horrelako zerbait antolatzen zutela, eta ordu eta erdiko saioa herritarrentzat «aberasgarria» izan omen zen. Belauntzaranek zenbait plater prestatzeko azalpenak eman zituen pausoz pauso, eta jendeak adi-adi jarraitu zituen azalpen horiek. Ostiralean Berrobiko eskolako ikasleak izan ziren Etxolan; aretoa bete-beteta izan zen ikuskizunak ikusteko. Koreografia ongi landutako dantza, abesti, eta antzerki desberdinak egin zituzten. Aipagarria izan zen ekologiaren inguruko antzerkia, gizakiak eragiten duen kutsadura eta naturari egiten dion kalteetaz hausnarketa egitera bultzatuz. Amaieran, litertatur lehiaketako sari banaketa egin zuten. Larunbatean Urreburuko gaztetxoen artean pilota partiduak izan ziren, Toka Txapelketa ere bai. Udaletxe aurrean, txakoli eta sagardo dastaketarekin amaitu zen aurtengo Kultur Astea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Herritarren partaidetza handia, Berrobiko XIV. Kultur Astean

Jendez gainezka zegoen Etxola haurrek eskainitako ikuskizunean.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.