
2004-09-21 | 16:38:18
GIZARTEA
Martintxo baserria erre da
14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra; urtarrilean erreta zen Seskea-berri baserriaren ondoan aurkitzen da
Berrobiko Martintxo baserria guztiz erre da; 14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Baserrian ez zen inor bizi; granja moduan erabiltzen zuten baserria; oilo batzuk besterik ez zituzten bertan. Bertakoak herrian bizi dira eta herritarrek kea zegoela abisatu ondoren bertaratu dira baserrira. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira sua itzaltzera; baserria erabat hondatuta geratu da.
Urtarrilaren 14ean Seskea-berri baserria erre zen; gaur, aldamenean aurkitzen den Martintxo baserria. Egun, herrian bizi dira bertako baserritarrak eta soilik oilo batzuk izaten zituzten bertan. Granja moduan erabiltzen zuten. Ezbeharra 14:00ak inguruan izan da; herritarrak kea ikusi dute eta berehala baserritarrei abisatu diete. Bertaratu eta baserria erretzen ari zela egiaztatu dute; suhiltzaileei deitu diete jarraian. Baserriko jabeak, Lermes Belauntzaranek, "eguerdian burnia mozten" izan dela eta ziurrena "baserria txispa bat medio sortutako suaren ondorioz erre dela" azaldu du.
Martintxo baserria.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.