Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berrobi
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2004-10-15 | 12:49:12

HIRIGINTZA

Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak

Urtarriletik aurrera eskola berria eraikiko dute

Datozen hiru urtetan, proiektu ugari gauzatuko dira Berrobin; Jon Jauregik, herriko alkateak, zehaztu duenez, "600 biztanletik 900 izatera pasako da herria". Proiektuen artean, eskola berriaren eta 100 etxebizitzen eraikntza, Kultur Etxearen egokipena... aurkitzen dira.

Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak datozen hiru urtetan. Mota desberdineko etxebizitzak eraikiko dira, hala nola, bi bizitzakoak, etxebizitza atxikiak, babes ofizialekoak... lan horiek 2005. urte amaieran hasiko dira, herriko alkateak, Jon Jauregik, zehaztu duenez. Izan ere, datozen hiru urtetan 600 biztanle izatetik 900 izatera pasako direla aurrikusten da; horri aurre egiteko, eskola berriaren eraikuntza ezinbestekotzat jo du Udalak; 2005eko urtarrilean hasiko dira lan horiek. Kultur Etxe berria egiten ari dira, bestalde; Urruti baserria egokitu dute. Bertan, liburutegia, herriko taberna, kultur gunea... egongo dira. Herriko plazak ere egokitzeko lanak martxan jarriko dira epe motzean; jolas parkeak, aparkatzeko lekuak... egokituko dituzte bertan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Proiektu ugari jarriko ditu martxan Udalak

100 etxebizitza eraikiko dira hiru urteko epean.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.