
2004-01-15 | 11:10:20
GIZARTEA
Berrobiko Seskea-berri baserria erre da
Atzo, 22:30ean hasi zen sua Berrobiko Seaska-berri baserrian; suhiltzaileek 24:05ak aldera lortu zuten azken sugarrak itzaltzea. Herritarrak ere sutea hasi bezain laster, sua itzaltzeko asmoz laguntzera gerturatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin. Antza denez, tximiniak sua hartzearen ondorioz gertatu zen ezbeharra. Baserria herritik kilometro eskasera aurkitzen da eta bertan familia bateko bost kide bizi ziren arren, ez da zauriturik egon.
Zubizarreta | 2008-04-07
Tolosan ere, San Frantzisko elizaren aldamenean eta Montezkueko igoera arte, ez dakit zergaitik baina adokinak jasan behar ditugu bertako bizilagunek, XXI-garren mendean ondo sartuta gero ere.. Pentsatzen det, alkateak egunero bide horretan ibili behar balu, honuzkero adokinak kenduko zituztela. Are okerrago orain, kamioiak gora eta behera dabiltzanean. Akaso, polita dela esango du norbaitek: baina jarri dezala bere etxe aurrean. Adokinak "politak" badira, jar dezatela adibidez autobus urbanoaren ordez gurdi bat, eta astoak tiraka: askoz ekologikoagoa hori ere.
Seskea-berri baserria, gaur eguerdian
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.